David Saiz Moreno (Valentzia, Espainia, 1986ko urriaren 31) artistikoki Día Sexto bezala ezaguna, rap-kantari espainiarra da.

Día Sexto ezizena aukeratu izanaren zergatia hurrengo hau da: Davidek bere izena ingeleraz nola ahozkatzen zen ikusi zuen, hain zuzen:/´deɪvɪd/. Ahozkera beraz bitan banatu zezaken: deɪ-vɪd/. Lehen zatiaren ahozkera Day hitzarena zela eta bigarrena erromatarrez sei zenbakia adierazten zuela konturatu zen (VI). Hala, Day VI gaztelerara igaroaz bere oraingo ezizen den «Día Sexto» lortu zuen.

Erritmo elektronikoak 10 urteekin sortzen hasi zen, momentu horretan hoberen egiten zuena zelako. Beranduago, rap-musikarekin hasi zen, beti rock, heavy eta musika klasikoa erabiliz bere abestietan.

Gaur egun, baita ere abestiak egiten ditu beste abeslari batekin, MC Endesarekin Sons of Aguirre taldean.

2019 disko berri bat argitaratu du «Día Sexto» izenarekin.